Zure kontagailu adimendun berria

Jakin behar duzun guztia
 
 

Urruneko irakurketa eta automatikoa

Bisitarik eta estimaziorik gabe.

Zure kontsumoaren kontrol handiagoa

Informazio zehatza atzitu ahal izango duzu.
 
 

Zer abantaila ditu kontagailu adimendunak?

Ícono de hora en Nedgia

Eguneroko irakurketen xehetasuna

Akabo zenbatetsitako irakurketak: kontsumoari buruzko informazio zehatza eta eguneratua izango duzu.

Kontsumoaren kontrol handiagoa

Zure kontsumo-ereduak hobeto ezagutu ahal izango dituzu eta zure energia-eraginkortasuna optimizatzeko neurriak hartu ahal izango dituzu.
Ícono de alerta en servicios de gas

Segurtasun handiagoa

Kontagailu adimendunek zure etxeko edo negozioko segurtasuna hobetzen dute, horniduran egon daitezkeen ihesak edo irregulartasunak detektatzeko aukera ematen baitute.

Ícono de ordenador representando la gestión digital

Bezeroarentzako zerbitzua hobetzea

Jada ez da beharrezkoa teknikari bat zure etxera joatea benetako irakurketa hartzeko. Hainbat izapide, hala nola hornidura-etetea, urrutitik egin ahal izango dira.
Ícono de atención al cliente en Nedgia

Merkaturatzailearekin kudeaketa hobetzea

Zure merkaturatzaileak unean bertan du behar duen informazioa, eta ez duzu ezer egin behar. Hala, edozein gorabehera ebaztea edo konpainia-aldaketa bizkorragoa da.
Ícono de sostenibilidad aplicada al gas natural

Gas berriztagarriekiko bateragarritasuna

Kontagailu berriak bateragarriak dira, halaber, gas berriztagarrietarako trantsizioarekin, hala nola biometanoa eta hidrogenoa, eta bat datoz deskarbonizazio-helburuekin.
 
 

Nola aldatuko da zure kontagailua?

Datozen urteetan

Ordezkapena progresiboki egingo da datozen urteetan, 6 eta 8 urte bitarteko epean.

Instalazio-kosturik gabe

Nedgiak bere gain hartu du kontagailu zaharra kendu eta berria instalatzeko kostua.

Instalazioan aldaketarik ez

Kasu gehienetan, kontagailu berriak leku bera hartuko du eta konexio berdinak erabiliko ditu.
Salbuespenez egokitzapenen bat behar izanez gero, bisitan horren berri emango dizute.

Hornidura-eten luzerik gabe

Prozesua azkarra izango da, eragozpenik gabe.
 
 

Datuen segurtasuna eta babesa

Balio-bizitza eta mantentze-zerbitzua

Ohiko galderak

Noiz aldatuko didate kontagailua?

Ordezkatze prozesua pixkanaka egingo da datozen urteetan. Instalatu aurretik, jakinarazpen bat jasoko duzu aldaketaren datarekin eta xehetasunekin.

Instalaziorako bertan egon behar dut?

Kasu gehienetan, bertan egon beharrik gabe egiten da aldaketa, betiere kontagailua kanpotik atzitu ahal bada eta gailuen ixteko giltza itxita uzten bada. Kontagailua etxe barruan badago, zure etxean egon beharko duzu, sartu ahal izateko.