Zure merkaturatzaileak emandako jarraibideen ondorioz
Fakturetan gorabeherarik badago edo ordaindu ez badira, baliteke hornidura-eteteko agindua eman izana.
Jarri harremanetan zure merkaturatzailearekin, eta hark azalduko dizu zer egin behar duzun.
Konpondu ondoren, deitu egingo dizugu, eta hornidura berrezartzera joango gara. Orduan, han egon beharko duzu.
Aldizkako ikuskapen-prozesuko gorabeherengatik
Aldizkako ikuskapen-prozesuko gorabeherak ohikoak dira, eta hornidura etetea eragin dezakete.
Gorabeherak mota askotakoak izan daitezke: ikuskapena gainditu ez delako, ikuskapen-egunean bertan ez egoteagatik, instalazio hartzaile komunean edo banakakoan arazoak izateagatik edo, beste arrazoi batzuengatik; horiek behar bezala konpondu eta dokumentatu ondoren, hornidura berriro aktibatuko da.
Sareko edo instalazioetako gorabeherak
Hornidura-sareetan edo finken erkidegoko instalazio hartzaileetan (IRC) mantentze-lanak egiten direnean, hornidura eten daiteke aldi baterako edo une jakin batzuetan.
Zure kasua hori dela uste baduzu, jarri harremanetan Nedgia, S.A.ren larrialdi-zerbitzuarekin, 900 750 750 telefono-zenbakira deituz.
Hornidura-puntuko anomalien ondorioz
Zure kasua hori dela uste baduzu edo, oro har, horren arrazoia ezagutzen ez baduzu, deitu 900 100 252 telefono-zenbakira, eta arazoa konpontzeko jarraibideak emango dizkizugu.




