Jarraitu aholku erraz hauei eraginkorragoa izateko eta zure fakturan aurrezteko
Berokuntza
- Mantendu tenperatura 19ºC eta 21ºC artean egunez eta 15ºC eta 17ºC artean gauez.
- Jaitsi pertsianak gauez, beroak ihes egin ez dezan.
- Isolatu ondo leihoak: % 20 eta % 30 artean aurreztuko duzu berogailuan.
- Ez ezkutatu berogailuak altzariekin edo gortinen atzean.
- Itzali berogailua haizatzen duzunean eta aprobetxatu eguzki gehien dagoen uneak: egunean 10 minutu nahikoa da!
- Purgatu erradiadoreak erregularki, errendimendu osoan funtziona dezaten.
- Ez lehortu arropa erradiadoreen gainean.
- Erabili alfonbrak geletako sentsazio termikoa hobetzeko.
Sukaldea
- Erabili behar-beharrezkoa den ura bakarrik: Zenbat eta ur gehiago, orduan eta bero handiago beharko duzu berotzeko!
- Erabili goiko irekigunea hondo barreiatzailea baino pixka bat zabalagoa duten ontziak.
- Ireki labea bakarrik beharrezkoa denean: Ba al zenekien irekitzen duzun bakoitzean metatutako energiaren % 25 galtzen duzula?
- Erabili mikrouhin-labea eta aurreztu energiaren % 60tik % 70ra bitartean.
- Presio-eltzeek denbora aurrezten dute, eta energiaren % 80 ere bai.
Ur beroa
- Jarri langargailuak txorrotetan.
- Doitu ur beroaren tenperatura 30 ºC eta 35 ºC artean.
- Galdara edo berogailua baduzu, erregulatu txorroten tenperatura 35 ºC inguruan.
- Xaboitu txorrota itxita duzula. Hori egiten duzun bitartean, minutuko 10 litro ur aurreztuko dituzu.
- Dutxa eraginkorrek ez dute 5 minutu baino gehiago iraun behar, eta ura 30 ºC-tan, gehienez.
Zure etxeko energia-kontsumoa
Zure etxetresna elektrikoetan energia aurrezteko aholkuak
Nola aurreztu gas naturala
Hona hemen Nedgiak ematen dizkizun aholkuak etxean gas naturala aurrezteko. Kontrolatu zure energia-gastua gas naturala behar bezala erabiliz eta zure instalazioa egoera egokian mantenduz.
Doan eta konpromisorik gabe
Kalkulatu gas naturala instalatzeko aurrekontua





