Segurtasun-aholkuak

Segurtasuna da garrantzitsuena, eta, horregatik, gasa erabiltzeko segurtasun-aholkuak gogorarazten dizkizugu.
Portada sobre inspección periódica de gas natural
 
 

Gas-usaina nabariten baduzu, jarraitu jarraibide hauei, eta deitu 900 750 750 zenbakira

Itxi gasaren ixteko giltza

Hornidura etetea da hartu beharreko lehen neurria, ihesak jarrai ez dezan.

Ez eragin etengailurik

Argiak edo gailu elektrikoak pizteak edo itzaltzeak txinparta sor dezake.

Ireki leihoak

Aireztatzeak gasa haizatzen eta giroko kontzentrazioa murrizten laguntzen du.

Ziurtatu sukaldea itzalita dagoela

Egiaztatu erregailu guztiak eta labea erabat itxita daudela, gasik atera ez dadin.

Ez piztu pospolorik eta ez erabili pizgailurik

Ez piztu sugarrik gas-usaina nabaritzen duzun bitartean.

Ez erre

Zigarretek ere bero-iturria sortzen dute, beraz, egoera konpondu arte ez erretzea gomendatzen da.

 
 

Konexio-hodi malguen egoera

  • Errespetatu konexio-hodien iraungitze-data.
  • Erabili segurtasun-hodi malguak gas-gailu mugikorretarako.
 

Sukaldeko sugarraren kolorea

Egiaztatu sugarra egonkorra eta urdina dela, eta ez laranja.

Aireztapena

Ez estali edo oztopatu aireztapen-saretak.

Gas-aparatuen kokapena

Ez jarri gas ez-estankoko gailurik bainugeletan edo logeletan.
 
 


Segurtasuna da garrantzitsuena

Aldizkako ikuskapenak

Gas-aparatuen aldizkako ikuskapenak.

Egin beharreko konponketak

Zure instalazioak behar dituen konponketak, hedapenak edo aldaketak, dagokion ziurtagiria eskatuz.
 
 

Gas hornidura berrezartzeko abisua (ARSG)