Klima-aldaketa eta trantsizio energetikoa

Cambio climático y la transición energética
 
 

Ingurumen-erronken aurrean hartzen ditugun konpromisoak

Klimaren neutraltasuna beranduenez 2050ean lortzea, 1., 2. eta 3. irismeneko emisio guztiak murriztuz eta tarteko helburuak ezarriz, Parisko Akordioaren 1,5 °C – 2 °C-ko murrizketa-ibilbideen arabera.
Karbono-aztarna bere irismen guztietan urtero argitaratzea, hirugarren independente batek egiaztatuta, isurien segimendua egiteko eta isuriak murrizteko sistemak ezarriz.
Klima-aldagaia arriskuen eta aukeren kudeaketan eta plangintza estrategikoan integratzea, Task Force on Climate-related Financial Disclosure (TCFD) lantaldearen gomendioen arabera.
Klima-aldaketari buruzko nazioarteko negoziazioak babestea, baita trantsizio energetikoaren fase bakoitzean teknologiarik egokienak garatzea bultzatzen duten merkatu-mekanismoak ere.
Zuzenean eta beste eragile batzuekin egindako aliantzen bidez, Parisko Akordioarekin bat datozen klima-politikak sustatzea, irizpide hori betetzen duten erakundeetan soilik egotea ziurtatuz eta haien zerrenda urtero argitaratuz.
Deskarbonizazioa sustatzea, bidezko trantsizioaren printzipioekin bat, eta hornikuntza-katea inplikatzea, enpresa laguntzaileen karbono-aztarna murrizteko ekintzak sustatuz.
 
 

Zuzeneko isurien neutraltasuna lortzeko ekimenak:

1.

Ihesak detektatzeko kanpainak (LDAR, Leak Detection and Repair) optimizatzea, mantentze-zerbitzu adimendun eta prediktiboak ezarriz.

2.

Material zaharkituak material jasangarriekin ordezten jarraitzea, lurralde-mailako azpiegitura osoaren barruan.

3.

Identifikatutako sare-ihesetan premiazko konponketak egiteko erantzun-denborak hobetzen jarraitzea.

4.

Azpiegitura aztertzea, mantentze-planean jasangarritasunaren arloko sendotzea bultzatuko duten jardunbide egokiak ezartzeko.

5.

Nazioarteko berrikuntza-proiektuetan eta metodologia berrietan parte hartzea, eta Europako beste banatzaile batzuekiko lana gidatzea.
 
 
Certificación GMP en el sector del gas natural

2020

Nedgia OGMP 2.0 ekimenean sartu da.

2021

OGMP ekimenak “Gold Standard” kalifikazioa eman zion Nedgiari metano-isurien kudeaketan, 10 punturekin.

2022

OGMP ekimenak 2021ean berriz ere “Gold Standard” kalifikazioa eman zion Nedgiari metano-isurien kudeaketan.
 
 
Ezagutu gehiago Nedgiaren konpromisoari buruz

Agian interesatuko zaizu