Zalantzarik al duzu?
Bigarren bisitan ez nengoen etxean eta ezin izan zuten ikuskapena egin. Zer egin dezaket?
Hamar egun balioduneko epea duzu gurekin harremanetan jartzeko, 900 100 252 telefono-zenbakira deituta, eta aldizkako ikuskapena egiteko egun berri bat zehazteko. Kasu horretan, araudiaren arabera eta 10 egun balioduneko epe hori igarota, ikuskapena egitean, ikuskapenarentzat ezarritako tarifaren zenbatekoaren bikoitza ordaindu beharko duzu.
Eta beste bisita bat hitzartzeko harremanetan jartzen ez banaiz?
Zure gas naturalaren instalazioak zenbait zainketa behar ditu bere erabilgarritasuna bermatzeko. Ez ahaztu ikuskapena pasatzeaz; zure segurtasunagatik. Ikuskapena pasatzen ez bada, zure autonomia-erkidegoko erakunde eskudunari jakinaraziko zaio, eta baliteke gas naturalaren hornidura etetea.
Jar zaitez harremanetan gure bezeroarentzako arreta-zerbitzuarekin, 900 100 252 telefono-zenbakian (astelehenetik larunbatera, 8:00etatik 22:00etara), beste hitzordu bat adosteko.
Azkenean, ezin izan zen ikuskapena egin bertan ez nengoelako, eta hornidura moztu didate. Nola berrabiarazi dezaket?
Deitu 900 100 252 telefono-zenbakira, eta hornidura lehenbailehen berrabiaraziko dugu, hornidurarik ez duzula jakinarazi eta hurrengo 48 orduetan. Teknikari bat bidaliko dizugu, dagokion ikuskapena egin dezan, eta, anomalia handirik ez badago, zerbitzua berrabiaraziko du. Baina arazoren bat hautematen badu, instalatzaile baimendu batekin edo zure aparatuaren zerbitzu teknikoarekin harremanetan jarri beharko duzu, anomaliak konpon ditzan, zuzenketa-egiaztagiria bidal diezagun eta hornidura berehala berrabiaraz dezan.





