Propano-bezeroaren pribatutasun-politika

I. TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

Zure datu pertsonalen tratamendua gas propanoa hornitzeko kontratu batekin lotuta dagoenean, instalazioaren sarearen titularra den konpainia hornitzailea eta banatzailea izango da tratamenduaren arduraduna. Kontsultatu hemen zein den zure eremu geografikoari dagokion konpainia hornitzailea eta banatzailea. Hauek dira enpresa bakoitzaren harremanetarako datuak:

ERAKUNDEAIFZEGOITZA SOZIALA
NEDGIA, S.A.A66560152Avda. América 38, 20028 Madril
NEDGIA RIOJA, S.A.A26037861Avda. Jorge Vigón 51, 26003 Logroño
NEDGIA CASTILLA Y LEON, S.A.A47068127C/ Estación 4, 47004 Valladolid
NEDGIA CASTILLA-LA MANCHA, S.A.A79238663C/ Jarama 132, Polígono Industrial Santa María de Benquerencia, 45005 Toledo
NEDGIA GALICIA, S.A.A15383284C/ Lisboa, Area Central 31, 15703 Coruña
NEDGIA ANDALUCIA, S.A.A41225889Polígono Industrial Pineda, Parcela 4, s/n, 41012 Sevilla
NEDGIA CEGAS, S.A.A08009722Avda. Cardenal Benlloch 67, 46021 Valentzia
NEDGIA NAVARRA, S.AA31073232Gipuzkoa Etorbidea 40, 31014 Iruñea
NEDGIA CATALUNYA S.A.A63485890Plaza del Gas 2, 08003 Bartzelona
NEDGIA MADRID, S.A.A66036625Avda. América 38, 20028 Madril
NEDGIA ARAGON, S.A,A66560145C/ Adelfa 28, 50171 La Puebla de Alfiden, Zaragoza
NEDGIA BALEARS, S.A.A66658816C/ Es Cós de Gràcia, 19, 07702 Maó, Menorca, Illes Balears

Gainerako tratamenduetarako, gas propanoa hornitzeko kontratu batekin zerikusirik ez dutenak, Nedgia, S.A. zure datu pertsonalen tratamenduaren erakunde arduraduna da. Nedgia, S.A.k helbidea Avenida de América 38, 28028 Madrilen du eta bere I.F.Z. A-66560152 da.

Hala ere, III. atalean zehazten da tratamendu-mota bakoitzaren erakunde arduraduna zein den.

Pribatutasun-politika honetan, aurrerantzean, dagokion tratamenduaren arduradunari “Nedgia” esango zaio.

II. TRATATZEN DITUGUN DATU PERTSONALAK

II.1. Tratatzen ditugun datu pertsonalen jatorria

Nedgiak tratatzen dituen datu pertsonalek honako hauetan dute jatorria:

  • Zuk emandako datuak (adibidez: izen-deiturak, NAN, telefonoa, helbide elektronikoa, IBAN, etab.).
  • Nedgiak behatutako datuak, edo zu eta Nedgiaren arteko harremana garatzeagatik, izapidetzeagatik eta mantentzeagatik sortutakoak (adibidez: egindako kontsumoak, zor diren zenbatekoak, etab.).

II.2. Tratatzen ditugun datu pertsonalen kategoriak

Nedgiak hainbat motatako datu pertsonalak tratatu ahal izango ditu, erabiltzeko helburuaren arabera:

  • Identifikazio eta harremanetarako datuak, hala nola: izen-deiturak, NAN, pasaportea edo AIZ, helbide elektronikoa, posta helbidea, telefonoa, IP helbidea, CUPS, IBAN, eskuzko sinadura edo sinadura elektronikoa, ahotsa (adibidez, telefono bidezko komunikazioak grabatzea), irudia.
  • Nedgia aplikazioetan edo web plataformetan erregistratzeko eta sartzeko erabiltzaile-datuak eta pasahitza.
  • Datu ekonomiko eta finantzarioak, hala nola: helbideratzeko banku-kontuaren zenbakia, Nedgiari zor zaizkion zenbatekoak.
  • Inguruabar sozialei buruzko datuak, hala nola etxebizitzaren edo lokalaren ezaugarriak.
  • Instalazioari edo hornidura-kontratuari buruzko datuak, hala nola: kontratu-zenbakiak, energia-kontsumoak, kontsumoen historia, kontsultak, egindako eskaerak eta erreklamazioak, eta kontratu horiekin lotutako beste edozein informazio.
  • Datu akademiko eta profesionalak, hala nola: jarduera profesionala, lan egiten duzun erakundea eta kargua.
  • Nedgiaren nabigazio-datuak eta kanal digitalen erabilera-datuak (zuk baimena eman baduzu) eta Nedgiaren aplikazioak edo gailuak erabiliz jasotako beste datu batzuk (Nedgia aplikazioan dagozkion baimenak eman dituzunean, edo, beste moduren batez baimena eman duzunean).

III. TRATAMENDUAREN HELBURUA, LEGEZKO OINARRIA, HARTZAILEAK ETA GORDETZEKO EPEA

Ondoko taulan, Nedgiak egindako datu-tratamendu bakoitzerako informazioa aurkituko duzu:

  • Tratamenduaren helburua: Nedgiak zertarako tratatzen dituen zure datu pertsonalak.
  • Oinarri juridikoa: deskribatutako helburu bakoitzerako Nedgiak zure datu pertsonalak tratatzea ahalbidetzen duen lege-oinarria. Oinarria zure baimena denean, horrek esan nahi du zure datuak xede horretarako erabiliko direla, baldin eta aldez aurretik, aitorpen baten bidez edo baiezko ekintza argi baten bidez, tratamendu horrekin ados zaudela adierazi baduzu. Hala nahi izanez gero, eskubidea izango duzu zure baimena edozein unetan ezeztatzeko, atzeraeraginik gabe. Oinarria interes legitimoa denean, Nedgiak aurretik haztapen-judizio bat egina izango du Nedgiak daukan interes legitimoaren eta zure interesen edo oinarrizko eskubide eta askatasunen artean, eta horren ondorioz, lehenak bigarrenek baino lehentasun handiagoa duela ondorioztatu izanen du. Haztapen-judizio horri buruz informazio gehiago eska dezakezu. Horretarako, Datuak Babesteko ordezkariarekin harremanetan jarri beharko duzu, Pribatutasun-politika honetan adierazitako kanalen bidez. Era berean, gogorarazten dizugu eskubidea duzula zure datu pertsonalen edozein tratamenduri aurka egiteko, interes legitimoan oinarrituta badago. Eskubide hori pribatutasun-politika honetan adierazitako kanalen bidez erabil dezakezu.
  • Hartzaileak: hirugarrenak, zeinei zure datu pertsonalak eman ahal dakizkien, eta hori egiteko arrazoia. Oro har, III. atal honetan deskribatuko diren helburuetarako, Nedgiak zure datu pertsonalak jakinarazi beharko dizkie hirugarrenei, horretarako lege aginduz behartuta badago. Bestalde, Nedgiak kontratatutako hornitzaile eta zerbitzu-emaile batzuek ere eskuratu ahal izango dituzte zure datu pertsonalak, tratamenduaren helburua lortzen laguntzeko, tratamenduaren arduradun diren aldetik. Hornitzaile horiek tratamendurako arduradun-kontratu baten pean jardungo dute, eta datu pertsonalak babesteko arloan legea betetzen dela bermatuko dute.
  • Gordetzeko epea: Nedgiak zure datu pertsonalak tratatzeko epea. Halere, legeri aplikagarrian xedatutakoaren arabera, zure datuak blokeatuta gera daitezke gero epaileen eta auzitegien, Ministerio Fiskalaren edo administrazio publiko eskudunen esku jartzeko, tratamendutik eratorritako erantzukizunak eskatzeko, eta erantzukizun horiek preskribatzeko epe irauten duen bitartean soilik.

A. GAS PROPANOA HORNITZEKO KONTRATUA EDUKI AURRETIK

Propano gasa-hornidura kontratatzeko prozesua abiarazten duzunean, eta horretarako zure datu pertsonalak ematen dituzunean, Nedgiak helburu hauekin tratatu ahal izango ditu:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNATRATAMENDUAREN HELBURUAOINARRI JURIDIKOAHARTZAILEAKGORDETZEKO EPEAOHARRAK
Zure eremu geografikoari dagokion Nedgia hornitzaileaZuk egindako hornidura-eskaera bat kudeatzea eta bideratzea, eta zurekin harremanetan jartzea eskaera horren egoerari buruzko informazioa emateko eta alta-prozesuan sortzen diren zalantzak argitzeko.Zurekin egindako kontratua gauzatzea edo, zuk eskatuta, kontratuaren aurreko neurriak aplikatzea.Zuk egindako hornikuntza-eskaera bat kudeatzea eta izapidetzea, eta zurekin harremanetan jartzea haren egoerari buruzko informazioa emateko, eta alta-prozesu horretan sortzen diren zalantzak argitzeko.Nedgiak helburu horrekin sortutako datuak gorde eta tratatuko ditu, hornidura-eskera osatu arte. Edozein arrazoirengatik prozesu hori deuseztatzen edo osatzen ez bada, zure datuak gehienez ere 6 hilabetez gordeko dira, prozesu horretan zehar egindako azken kudeaketatik zenbatzen hasita.Zuk egindako hornikuntza-eskaera bat kudeatzea eta izapidetzea, eta zurekin harremanetan jartzea haren egoerari buruzko informazioa emateko, eta alta-prozesu horretan sortzen diren zalantzak argitzeko.

B. GAS PROPANOA HORNITZEKO KONTRATU BATEN TITULARRA BAZARA

Hornidura-kontratu baten titular zara Nedgiarekin gas propanoaren hornidura-kontratu bat formalizatzen duzunean. Hornidura-kontratua duzunez, Nedgia izango da gas propanoa hornitzen eta banatzen duen enpresa.

Hornidura-kontratu baten titularra zarenean, Nedgiak zure datu pertsonalak tratatu ahal izango ditu jarraian azaltzen diren helburuetarako.

TRATAMENDUAREN ARDURADUNATRATAMENDUAREN HELBURUAOINARRI JURIDIKOAHARTZAILEAKGORDETZEKO EPEAOHARRAK
Zure eremu geografikoari dagokion Nedgia hornitzaileaKontratu-harremana mantentzea, garatzea eta kudeatzea (adibidez, irakurketak kudeatzea, fakturatzea, kobratzea, bisitak hitzartzea, eskaerak eta erreklamazioak kudeatzea, etab.)Hornidura-kontratua egikaritzea.Nedgiaren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.Helburu horrekin gorde eta tratatu egingo dira datu pertsonalak, horiek beharrezkoak badira kontratu-harremanak irauten duen bitartean azken hori kudeatzeko.

Ondoren, legez blokeatzeko betebeharra aplika daiteke.
Hornidura kontratatzeko Nedgiari eman dizkiozun datuak Nedgiak erabiliko ditu, gas propanoaren hornidura-kontratua kudeatzeko.
Zure eremu geografikoari dagokion Nedgia
hornitzailea
Enpresa hornitzaileak gas propanoaren hornidura-kontratua kudeatzeko dituen betebeharrak betetzea (adibidez, larrialdien arreta, erreklamazioak, instalazioen errolda, etab.)Legezko betebehar bat betetzeaNedgiaren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.Nedgiak zure datuak helburu horrekin gordeko eta tratatuko ditu, azaldutako helbururako beharrezkoak diren bitartean.

Ondoren, legeriak ezarritako blokeo-betebeharra aplika daiteke.
Hornidura kontratatzeko Nedgiari eman dizkiozun datuak Nedgiak erabiltzen ditu, enpresa hornitzaile den aldetik dauzkan legezko betebeharrak betetzeko.

Betebehar horiek, besteak beste, irailaren 11ko 1085/1992 Errege Dekretuaren 21. artikuluan daude jasota. Errege Dekretu horren bidez petrolio-gas likidotuak banatzeko jardueraren araudia onartu zelarik, jarduera horiek hauexek dira:

  • kontsultak, erreklamazioak eta matxurak jasotzeko zerbitzu iraunkorra izatea;
  • erabiltzaileentzat laguntza teknikoa izatea;
  • erabiltzaileen errolda bat izatea, instalazioaren datuak eta derrigorrezko azterketen emaitzak jasoko dituena
Zure eremu geografikoari dagokion Nedgia banatzaileaZure instalazioaren harrera-instalazio komunaren eta/edo banakakoaren aldizkako ikuskapena egin beharra jakinaraztea .Legezko betebehar bat betetzeaNedgiaren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.Nedgiak zure datuak helburu horrekin gordeko eta tratatuko ditu, azaldutako helbururako beharrezkoak diren bitartean.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeo-betebeharra aplika daiteke.
2015eko urriaren 30eko 984/2015 Errege Dekretuaren lehen xedapen gehigarriak (gasaren merkatu antolatua eta gas naturalaren sistemako instalazioetarako hirugarrenen sarbidea arautzen dituenak) ezartzen du gas-banaketako enpresek beren sarera konektatutako erabiltzaileei jakinarazi behar dietela, beren sareetara konektatutako hornidura-puntuetako harrera-instalazio komunen eta/edo banakako instalazioen aldizkako ikuskapena egin behar dela, indarrean dagoen industria-kalitateari eta -segurtasunari buruzko araudian ezarritako aldizkakotasunarekin.
Zure eremu geografikoari dagokion Nedgia hornitzaileaZurekin harremanetan jartzea, edozein bitartekoren bidez, zure instalazioarekin edo gas propanoa hornitzeko kontratuarekin eta lotutako zerbitzuekin erlazionatutako informazio-komunikazioak bidaltzeko (adibidez, instalazio-eragiketekin, datuak eguneratzeko kanpainekin eta abarrekin lotutako dokumentazioa).

Ez dira merkataritza-komunikazioak.
Nedgiak interes legitimoa du instalazioaren funtzionamendu eta segurtasun egokia eta gas propanoaren hornidura bermatzeko, ziurtatzeko eta dokumentatzeko, gas-sektoreko araudiak eskatzen duen bezala, bai eta bezeroei Nedgiarekin duten kontratu-harremanari buruzko informazioa emateko ere.

Nedgiak ez du uste tratamendu horrek inolako kalterik eragingo dizunik, eta uste du arrazoizko itxaropena duzula Nedgiarekin duzun harremanaren alderdi horien berri izateko.
Nedgiaren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.Nedgiak helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauen artean lehena gertatu arte:

(i) Hornidura-kontratu baten titularra izateari uzten diozu.

(ii) Aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzu.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika daiteke.
Zure datuak helburu horrekin tratatzearen aurka egiteko eskubidea duzu, edozein unetan eta doan. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu.
Zure eremu geografikoari dagokion Nedgia hornitzaileaZurekin harremanetan jartzea, zure instalazioari edo hornidura-kontratuari dagokienez jasotako zerbitzuari buruz duzun gogobetetze-maila eta kalitatea ezagutzeko.

Baliteke egindako deia grabatzea. Gas-hornidura etetea erabakitzen baduzu, bajaren arrazoiak ezagutzeko deia ere sartzen da.
Nedgiak interes legitimoa du emandako zerbitzuaren kalitatea ebaluatzeko, zerbitzu hori berak eman badu nahiz horietan lan egiten duten kolaboratzaileek edo hirugarrenek eman badute, hori funtsezkoa baita kalitate-estandar egokiak bermatzeko.

Nedgiak uste du, Nedgiaren zerbitzu bat jasotzean, arrazoizko itxaropena duzula horri buruzko iritzia emateko aukera izateko.
Nedgiaren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.Nedgiak helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauen artean lehena gertatu arte:

(i) Hornidura-kontratu baten titularra izateari uzten diozu.

(ii) Aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzu.

Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika daiteke.
Inkesta horri erantzutea borondatezkoa izango da beti. Zure datuak helburu horrekin tratatzearen aurka egiteko eskubidea duzu, edozein unetan eta doan. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu.
Zure eremu geografikoari dagokion Nedgia hornitzaileaEz ordaintzeak eta zorren kobrantza kudeatzea (ordaintzen ez baduzu).Nedgiaren interes legitimoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 20. artikuluarekin bat etorriz.

Uste dugu edozein bezerok arrazoizko itxaropena duela kontratatutako produktu edo zerbitzuengatik Nedgiari zor dizkion zenbatekoengatik erreklamazioa jasotzeko.

Nedgiaren interes legitimoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalen bermeei buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren (LOPDGDD) 20. artikuluarekin bat etorriz.
Diruzko betebeharrak ez betetzeari buruzko datuak kreditu-informazioko sistemetara jakinarazi ahal izango direlarik, horren berri garaiz emango zaizu.

Hori Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalen bermeei buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren (LOPDGDD) 20. artikuluan xedatutakoaren arabera egingo da.

Halaber, Nedgiaren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.
Nedgiak helburu horretarako gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, deskribatutako helbururako beharrezkoak diren bitartean.

Ordaintzen ez baduzu, Nedgiak datuak kreditu-informazioaren sisteman jakinaraziko ditu ez-betetzea amaitu arte, gehienez ere bost urteko epean, diruzko betebeharraren mugaegunetik zenbatzen hasita.
Ondoren, legeriak ezarritako datuak blokeatzeko betebeharra aplika daiteke.
Kreditu-informazioko sistemei datuak jakinarazten bazaizkie, jakinarazten dizugu, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 20. artikuluan eta 2016/679 EB Erregelamenduaren (DBEO) 26. artikuluan ezarritakoaren arabera, Nedgiak eta kreditu-informazioko sistema kudeatuko luketen erakundeak, tratamenduaren arduradun diren aldetik, hitzarmen bat sinatuko luketela.

C. NEDGIAREKIN HAINBAT HELBURUREKIN HARREMANETAN JARTZEN DIREN PERTSONEI DAGOKIENEZ

Batzuetan, hornidura-kontratuaren titularra izan ala ez, Nedgiara jo dezakezu informazioa eta aurrekontuak eskatzeko, kontsultak egiteko, Nedgiak antolatutako sustapenetan parte hartzeko, edo Nedgiarekin interakzioan aritzeko edo beste kudeaketa batzuk egiteko, aurrez harreman pertsonalik edo beste kontratu-mota bateko harremanik ez dagoela kontuan hartuta. Nedgiak datu horiek helburu hauetarako erabili ahal izango ditu:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNATRATAMENDUAREN HELBURUAOINARRI JURIDIKOAHARTZAILEAKGORDETZEKO EPEAOHARRAK
Nedgia, S. ANedgiari egiten diozun eskaera, kontsulta, informazio-eskaera edo errekerimendua kudeatu eta erantzutea, Nedgiarekin aurretik egindako kontratu batekin edo hornidura-kontratu baten aldez aurreko titulartasunarekin zerikusirik ez duena.Eskaera kontsulta edo errekerimendu hori Nedgiak horretarako prestatutako kanalen baten bidez egitean emandako baimena.Nedgiaren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.

Gurekin WhatsApp bidez harremanetan jartzen bazara, jakinarazten dizugu erakunde hori Datuen Pribatutasunerako EB-AEB Esparruari atxikita dagoela, eta horrek babes egokia bermatzen du AEBrako nazioarteko datu-transferentzietarako (horren pribatutasun-politikaezagutzea gomendatzen dizugu).
Nedgiak helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako lehena gertatu arte:

(i) zure eskaeraren edo kontsultaren kudeaketaren amaiera.

(ii) zuk ezabatzeko eskatzea edo emandako baimena baliogabetzea.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.
Baimen hori ezeztatzen baduzu, uko egingo diozu zure eskaera edo kontsulta hartzeari.
Nedgiak helburu horrekin tratatuko dituen datuak zuk emandakoak dira, dagokion eskaera, kontsulta edo errekerimendua egitean.

Zure baimena edozein unetan eta doan ezeztatzeko eskubidea duzu. Horretarako, pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu.

Baimen hori ezeztatzen baduzu, uko egingo diozu zure eskaera edo kontsulta hartzeari.
Nedgia, S. AIzena eman duzun Nedgiaren sustapen, lehiaketa, zozketa edo antzekoren antolaketa, garapena eta amaierara arte kudeatzea (aurrerantzean, "sustapena"). Bereziki, parte hartzen duten erabiltzaileak identifikatzeko, irabazleak hautatzeko eta azken horiei saria emateko prozesua kudeatzeko.Sustapenean izena ematean zuk mandako baimena.Nedgiaren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datuak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.Nedgiak helburu horrekin gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauen artean lehena gertatu arte:

(i) hiru (3) hilabete igaro izana sustapena amaitu zenetik.

(ii) ezabatzea eskatu izana edo emandako baimena ezeztatu izana.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika daiteke.
Nedgiak helburu horrekin tratatuko dituen datuak zuk emandakoak dira, sustapenean izena emateko unean.

Erregistratzeko inprimakian nahitaezkotzat jotzen diren datuak beharrezkoak dira sustapenean parte-hartzea behar bezala kudeatzeko; beraz, ez badituzu ematen, ezingo duzu erregistratu.

Zure baimena edozein unetan eta doan ezeztatzeko eskubidea duzu. Horretarako, pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu.

Izena ematean emandako baimena ezeztatzen baduzu, sustapenean parte hartzeari uko egingo diozu ere bai.
Nedgia, S. AZurekin harremanetan jartzea jasotako zerbitzuarekin edo parte hartu duzun sustapen edo lehiaketarekin duzun gogobetetze-maila ezagutzeko.Nedgiak interes legitimoa du emandako zerbitzuen kalitatea ebaluatzeko, zerbitzu horiek berak eman baditu nahiz horietan lan egiten duten kolaboratzaileek edo hirugarrenek eman badituzte, hori funtsezkoa baita kalitate-estandar egokiak bermatzeko.

Nedgiak uste du, Nedgiaren zerbitzu bat erabiltzean edo jasotzean, arrazoizko itxaropena duzula horri buruzko iritzia emateko aukera izateko.
Nedgiaren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.Nedgiak helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauen artean lehena gertatu arte:

(i) deskribatutako helburua bete bada.

(ii) aurka egiteko eskubidea erabili izana.

Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika daiteke.
Zure datuak helburu horrekin tratatzearen aurka egiteko eskubidea duzu, edozein unetan eta doan. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu.

D. ENTITATEETAKO HARREMANETARAKO PERTSONEI ETA LEGEZKO ORDEZKARIEI, BANAKAKO ENPRESABURUEI ETA PROFESIONAL LIBERALEI DAGOKIENEZ, EDO JABE-ERKIDEGOETAKO ORDEZKARIEI DAGOKIENEZ

Batzuetan, Nedgiak harreman profesionala izan dezake zuk zerbitzuak ematen dituzun pertsona juridikoarekin, ordezkatzen duzun jabe-erkidegoarekin edo zurekin, enpresaburu indibiduala edo profesional liberala bazara. Kasu horietan, baliteke Nedgiak zure harreman-datuak izatea, eta, batzuetan, zuk duzun funtzioari edo lanpostuari dagozkionak (oro har, harreman profesionaleko datuak). Nedgiak datu horiek helburu hauetarako erabili ahal izango ditu:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNATRATAMENDUAREN HELBURUAOINARRI JURIDIKOAHARTZAILEAKGORDETZEKO EPEAOHARRAK
Zure eremu geografikoari dagokion Nedgia hornitzaileaHarreman profesionala mantentzea, honako hauekin (dagokionaren arabera):

(i) Zerbitzua ematen duzun pertsona juridikoarekin.

(ii) Zurekin, enpresaburu indibidual edo profesional liberala zaren aldetik.
Nedgiaren interes legitimoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 19. artikuluarekin bat etorriz.Nedgiaren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.Nedgiak zure harreman profesionaleko datuak helburu horrekin gordeko eta tratatuko ditu, zuk ezabatzeko eskatu edo aurka egiteko eskubidea gauzatu arte.

Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.
Harremanetarako datu profesionalak honako modu hauetako baten bidez lortu ahal izan dira:

(i) Nedgiaren eta zerbitzuak ematen dituzun pertsona juridikoaren artean kontratu bat egitearen edo betetzearen ondorioz, edo zurekin, banakako enpresaburu edo profesional liberal zaren aldetik.

(ii) hirugarrenen bidez, sektore publiko edo pribatukoak izan, edo informazio publikoaren edo jendaurrean eskuragarri dauden iturrien bidez;

(iii) networking bidez edo Nedgiako kideekin egindako bilera profesionalen bidez;

(iv) edo zuk zeuk, zerbitzuak ematen dituzun erakunde edo organismoak, edo mendeko zaren goiko erakunde edo organismo horrek Nedgiari emandakoak izan daitezke.

Zure harremanetarako datu profesionalak tratatzearen helburua da Nedgiak zerbitzuak ematen dituzun pertsona juridikoarekin edo, banakako enpresaburu edo profesional liberala bazara, zurekin duen harreman oro behar bezala kudeatzea; hala eta guztiz ere, zure datuak ez dira tratatuko pertsona fisikoa zaren aldetik zurekin harremana kudeatzeko.
Zure eremu geografikoari dagokion Nedgia hornitzaileaEz ordaintzeak eta zorren kobrantza kudeatzea (ordaintzen ez baduzu eta enpresaburu indibiduala edo profesional liberala bazara).Nedgiaren interes legitimoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 20. artikuluarekin bat etorriz.

Uste dugu edozein bezerok arrazoizko itxaropena duela kontratatutako produktu edo zerbitzuengatik Nedgiari zor dizkion zenbatekoengatik erreklamazioa jasotzeko.

Nedgiaren interes legitimoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalen bermeei buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren (LOPDGDD) 20. artikuluarekin bat etorriz.
Diruzko betebeharrak ez betetzeari buruzko datuak kreditu-informazioko sistemetara jakinarazi ahal izango direlarik, horren berri garaiz emango zaizu.

Hori Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalen bermeei buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren (LOPDGDD) 20. artikuluan xedatutakoaren arabera egingo da.

Halaber, Nedgiaren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.
Nedgiak helburu horretarako gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, deskribatutako helbururako beharrezkoak diren bitartean.

Ordaintzen ez baduzu, Nedgiak datuak kreditu-informazioaren sisteman jakinaraziko ditu ez-betetzea amaitu arte, gehienez ere bost urteko epean, diruzko betebeharraren mugaegunetik zenbatzen hasita.

Ondoren, legeriak ezarritako datuak blokeatzeko betebeharra aplika daiteke.
Kreditu-informazioko sistemei datuak jakinarazten bazaizkie, jakinarazten dizugu, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 20. artikuluan eta 2016/679 EB Erregelamenduaren (DBEO) 26. artikuluan ezarritakoaren arabera, Nedgiak eta kreditu-informazioko sistema kudeatuko luketen erakundeak, tratamenduaren arduradun diren aldetik, hitzarmen bat sinatuko luketela.
Zure eremu geografikoari dagokion Nedgia hornitzaileaZuk ordezkatzen duzun jabe-erkidegoarekin harreman profesionala izatea .Nedgiak jabe-erkidego bati bere zerbitzuak eskaintzeko eta negozio-harreman oro mantendu eta kudeatzeko duen interes legitimoa. Erakunde horrekiko harremana jabe-komunitate horretako presidentearen bidez edo haren legezko ordezkaritza duen beste pertsona baten bidez baino ezin da gauzatu.

Nedgiaren ustez, jabe-erkidegoaren ordezkaritza duten interesdunek arrazoizko itxaropena dute adierazitako helburuetarako haiekin harremanetan jartzeko.
Nedgiaren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.Nedgiak zure datuak bakarrik helburu horrekin gordeko eta tratatuko ditu, zuk ezabatzeko eskatu edo aurka egiteko eskubidea gauzatu arte.

Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.
Zure harreman profesionaleko datuen tratamendua beharrezkoa da ordezkatzen duzun jabe-erkidegoarekin Nedgiak duen harreman oro modu egokian kudeatu ahal izateko, baina zure datuak ez dira tratatuko, pertsona fisikoa zaren aldetik, zurekin harremana kudeatzeko.

Zure harremanetarako datuak modu hauetan lor daitezke:

(i) zuk zeuk edo zuk ordezkatzen duzun jabe-erkidegoak Nedgiari eman dizkiotelako.

(ii) sektore publikoko edo pribatuko hirugarrenen bidez, edo informazio publikoaren edo sarbide publikoko iturrien bidez.

(iii) networking bidez edo Nedgiako kideekin egindako bilera profesionalen bidez.

E. BESTELAKO TRATAMENDUAK

TRATAMENDUAREN ARDURADUNATRATAMENDUAREN HELBURUAOINARRI JURIDIKOAHARTZAILEAKGORDETZEKO EPEAOHARRAK
Zure eremu geografikoari dagokion Nedgia hornitzaileaDatu pertsonalen babesaren arloko norbanakoen eskubideak erabiltzeko aurkeztu dituzun eskaerak kudeatzea.2016/679 (EB) Erregelamenduak (DBLO) eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak tratamenduaren erantzuleari ezarritako legezko betebeharra betetzea.Nedgiaren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.Nedgiak zure datuak helburu horrekin gordeko eta tratatuko ditu, azaldutako helbururako beharrezkoak diren bitartean.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeo-betebeharra aplika daiteke.
Zure eremu geografikoari dagokion Nedgia hornitzaileaNedgiari aplika dakiokeen araudiak ezarritako legezko betebeharrak betetzea.Nedgiari aplika dakiokeen legezko betebehar bat betetzea.Zure datu pertsonalak Nedgiak legez jakinarazi behar dizkien hirugarrenei jakinaraziko dizkie.

Halaber, Nedgiaren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datuak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.
Nedgiak zure datuak helburu horrekin gordeko eta tratatuko ditu, azaldutako helbururako beharrezkoak diren bitartean.

Ondoren, legeriak ezarritako blokeo-betebeharra aplika daiteke.
Batzuetan, Nedgiak zure datu pertsonalak tratatu behar ditu, oro har hirugarren bati jakinaraziz, aplikatu beharreko legezko betebehar bat betetzeko.

Jarraian, energiaren sektoreko araudiaren ondoriozko kasu garrantzitsuenak adierazten dizkizugu:

– Erabiltzaileen errolda egitea, instalazioaren datuak eta nahitaezko ikuskapenen emaitzak jasota, petrolio-gas likidotuen banaketa-jardueraren erregelamendua onartzen duen irailaren 11ko 1085/1992 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera.

– Datuak Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari jakinaraztea, Nedgiaren hornidura- eta banaketa-jarduerari dagozkion prozesuak arautzen dituen araudiak hala ezartzen duenean. Prozesu horiek araututa daude eta araudiak eskatzen duenaren arabera gauzatu behar dira, batez ere honako arau hauen arabera: hidrokarburoen sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legea; petrolio-gas likidotuen banaketa-jardueraren Erregelamendua onartzen duen irailaren 11ko 1085/1992 Errege Dekretua; gasaren merkatu antolatua eta gas naturalaren sistemako instalazioetarako hirugarrenen sarbidea arautzen dituen urriaren 30eko 984/2015 Errege Dekretua; eta biokarburanteak sustatzeari buruzko abenduaren 4ko 1085/2015 Errege Dekretua.

Horiez gain, Nedgiak legez datu pertsonalak jakinarazi behar dituen beste kasu batzuetan ere, datu horiek agintari judizial edo administratibo eskudunak, bai eta Segurtasun Indar eta Kidegoek ere, hala eskatzen badizkiote. Adibidez, honako araudi hauetatik eratorritakoak:

– Datu pertsonalak arau-hauste penalak prebenitzeko, detektatzeko, ikertzeko eta epaitzeko eta zigor penalak betearazteko helburuetarako tratatzeari buruzko maiatzaren 26ko 7/2021 Lege Organikoaren 7. artikulua.

– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 18. artikulua.

IV. NAZIOARTEKO DATU-TRANSFERENTZIAK.

Datu pertsonalak aipatutako helburuetarako tratatzean, Nedgiak ez du aurreikusten nazioarteko transferentziarik egitea.

Datuak adierazitako helburuetarako tratatzeko Europako Esparru Ekonomikotik (“EEE”) kanpo transferitu behar badira, transferentzia horietarako oinarritzat hartuko dira EEEtik kanpo kokatutako konpainia horiekin nazioarteko transferentzietarako Europako Batzordeak hartutako datuen babeserako klausula-motak sinatzea, edo, bestela, araudi aplikagarrian aurreikusitako beste berme egokiren bat hartuko da.

V. DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIA

Nedgiak datuak babesteko ordezkari bat izendatu du. Hauek dira berarekin harremanetan jartzeko datuak:

– Posta-helbidea: Avenida de América, 38 28028 Madrid  

– Helbide elektronikoa: dpd-dpo@naturgy.com

VI. DATU PERTSONALEN GAINEKO ESKUBIDEAK

Legez dagozkizun eta, bidezkoa denean, erabil ditzakezun eskubideak honako hauek dira:

ESKUBIDEAEDUKIA
EskuratzeaNedgiak tratatzen dituen zure datu pertsonalak kontsultatu ahal izango dituzu.
ZuzenketaZure datu pertsonalak aldatu ahal izango dituzu, okerrak edo osatu gabeak badira.
EzabatzeaZure datu pertsonalak ezabatzea eska dezakezu.
Aurka egiteaZure datu pertsonalak interes legitimoaren arabera ez tratatzeko eskatu ahal izango duzu. Orobat, zure datu pertsonalak zuzeneko marketin-xedeetarako tratatzearen aurka ere egin dezakezu, baita profilak egitearen kontra ere, zuzeneko marketin horrekin zerikusia duen heinean.
Tratamendua mugatzeaZure datuen tratamendua mugatzea eska dezakezu:

– Datuen zehaztasunaren aurka egitea egiaztatzen den bitartean.
– Tratamendua legez kontrakoa denean, baina zure datuak ezabatzearen aurka egiten duzunean eta erabilera mugatzea eskatzen duzunean.
– Nedgiak zure datuak tratatzeko beharrik ez duenean, baina zuk erreklamazioak egiteko edo defendatzeko behar dituzunean.
– Zure datuen tratamenduaren aurka egin duzunean, interes publikoko eginkizun bat betetzeko edo interes legitimo bat betetzeko, tratamendurako arrazoi legitimoak zure arrazoien gainetik dauden egiaztatzen den bitartean.
Automatizatuak ez diren erabakiakDatuen tratamendu automatizatuan oinarritutako erabakiak zugan aplikagarri ez izatea eska dezakezu.
Baimena kentzeaEdozein unetan kendu ahal izango duzu, atzeraeraginik gabe, zure datuak helburu jakin baterako tratatzeko aldez aurretik eman duzun baimena.
EramangarritasunaEman dizkiguzun datu pertsonalak formatu elektronikoan jaso ahal izango dituzu, eta beste entitate batera bidali ahal izango dira ere bai.

Eskubide horiek bide hauen bidez erabili ahal izango ditu:

  • Helbide elektronikoa: derechoslopdNedgia@naturgy.com
  • Posta-helbidea: Nori: Nedgiako Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua, Plaça del Gas 2, 08003 Bartzelona.

Solicitud Protección de Datos – Ejercicio de Derechos Cliente de Propano” (“Datuen babesa-Gas propanoaren bezeroek eskubideak erabiltzeko eskaera”) jarri beharko duzu jakinarazpenaren erreferentzian. Horiek banakako eskubideak direnez, Nedgiak behar bezala egiaztatu beharko du interesdunak edo baimendutako pertsonak erabiltzen dituela. Hori dela eta, Nedgiak identitateari buruzko zalantzarik izanez gero, informazio osagarria eskatu ahal izango dizu identitatea berresteko, hala nola zure NANaren, AIZaren, pasaportearen edo identifikatzen zaituen dokumentu baliokidearen kopia. Halaber, NANaren ordez sinadura elektronikoa erabili ahal izango duzu. Interesdunak baimendutako pertsona batek bere eskubideak erabiltzen baditu, baimenduaren identitatea egiaztatu eta baimena egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du.

Nedgiak eskatutako informazioa hilabeteko epean igorriko du, eskaera jasotzeko datatik zenbatzen hasita. Beste bi hilabetez luza daiteke epe hori, konplexutasuna eta eskaera kopuruaren arabera.

Zure datu pertsonalak behar bezala tratatu ez ditugula uste baduzu, Datuak Babesteko ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan lehen aipatutako kanalen bidez.

Edonola ere, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalen tratamenduan datuak babesteko araudia hautsi dela uste baduzu, eskubidea duzula Kontrol Agintaritza eskudunean erreklamazioa aurkezteko (adibidez, Datuen Babeserako Espainiako Agentzia – www.aepd.es).


2026ko uztaila