Zer egin gas usainik badago?
Hemen aurkituko dituzu zure etxean gas-usainik nabaritzen baduzu jarraitu beharreko segurtasun-aholku guztiak.
Ireki ateak eta leihoak
Ireki ateak eta leihoak, lokala behar bezala aireztatuta gera dadin. Asfixia izanez gero, hartu aire freskoa eta eskatu berehala arreta medikoa.
Itxi ixteko giltza nagusia
Itxi gas-aparatuen aginteak eta ixteko giltza nagusia. Ixteko giltza itxi ondoren gas-usaina nabaritzen baduzu, aireztatu eta irten etxetik, larrialdietako langileak iritsi arte.
Ez manipulatu gailu elektrikorik
Ez manipulatu gailu elektrikorik, eta ez eragin etengailurik.
Deitu larrialdietako telefonora: 900 750 750
Deitu gure larrialdietako telefonora: 900 750 750; berehala joango gara zure instalazioa ikuskatzera. Deitu bakarrik larrialdian, linea ez saturatzeko.
Ez piztu sugarrik, ez txinpartarik
Ez piztu sugarrik edo txinpartarik, eta, batez ere, ez erre.
Ez piztu sugarrik edo txinpartarik, eta, batez ere, ez erre.
Ez ireki berriro ixteko giltza matxuratutako instalazioa edo gailua konpondu arte.





