Hemen aurkituko duzu…
1 – ESKAERAREN ALTA
Erregistratu zure eskaera beharrezko informazioarekin:
- Kokapena
- Instalazioaren potentzia
2 – ONARPENA ETA AURREKONTUA
Eskaera onartu ondoren, aurrekontu xehatua bidaliko dizugu, onartu dezazun.
3 – NEDGIA KONTRATATZEA ETA LEHEN ORDAINKETA
Kontratua formalizatuko dugu eta dagokion ordainketa egin beharko duzu.
4 – PROIEKTUA, BAIMENAK ETA OBRAK
Konexioa gauzatzeko beharrezkoak diren proiektuaren, kudeaketen eta obren izapideak abiaraziko ditugu.
5 – KONTRATAZIOA, MERKATURATZAILEA ETA MARTXAN JARTZEA
Konexioa egin ondoren hornidura-kontratua formalizatu beharko duzu aukeratzen duzun enpresa merkaturatzailearekin (CNMC).
Konexioa egin ondoren, zure instalazioa gas-horniduraz hornitu ahal izateko, dokumentazio hau izan behar duzu:
- Gas-proiektua, ikus-onetsia edo erantzukizunpeko adierazpenarekin.
- Obra-zuzendaritzaren ziurtagiria.
- Instalazioaren ziurtagiria (banakako instalazio hartzailearena eta, hala badagokio, barne-hartunearena).
- Kontsultatu beste dokumentazio hau, zure instalazioaren ezaugarrien arabera beharko duzuna.




