2018, urte esanguratsua enpresarentzat
Gure marka berria nazioartekoa da, merkatu global guztietara egokitua eta berrikuntzara, digitalizaziora, sinpletasunera eta globaltasunera bideratua .
Gasaren lehen hastapenetan, hiru pertsonaia eta gasa ekoizteko bi modu nabarmendu behar dira:
“Bizimodu-mailaren gorakadak, etxeko sektoreari dagokionez, erosotasun-eskakizunak ekarri zituen; eta, aldi berean, kalitatezko energia-iturri bat izateko beharrak (gas naturala, esaterako), azken produktuen kalitate handiagoa ahalbidetzeko eta merkatuetan arrakastaz lehiatu ahal izateko, hazkundearen eragile izan ziren.” – Noticiero informativo de Gas Natural, 1970eko ekaina.
Aldaketa esanguratsu hori pixkanaka ezarri zen.
Gas naturala banatzeko sareen hedapena bi fasetan egin zen (1969-1972 eta 1985-1990), eta energia-eskari handia zuten industria-bezeroei eta, ondoren, etxeko bezeroei gas naturala iristea lehenetsi zen.
Aurrez gas manufakturatuaren azpiegiturarik ez zuten eremuetan, banaketa-sareak garatu ziren, eta, horren ondorioz, gasbide eta kanalizazio kilometroak eraiki behar izan ziren. Gas manufakturatua aurretik zuten eremuetan, ordea, “gas-aldaketa” izeneko eragiketa baino ez zen egin behar izan. Horrela, 1971n, Bartzelonako eta inguruko eremu nabarmenenek jada gas natural kanalizatua zuten.
Gas naturalaren etorrerak arrakasta handia izan zuen, eta, azkenean, herrialdeko gainerako lurraldeetan ere ezarri zen. 1985ean, Industria Ministerioak eta sektoreko enpresek Espainian gasa garatzeko asmoen protokoloa sinatu zuten. Mugarri handi horrek konpondu egin zuen, neurri batean, sektoreak Europarekiko zuen atzerapen historikoa; izan ere, garai hartan gas naturala dagoeneko oso finkatuta zegoen Europan.
Plan horrek bultzada handia eman zion gas naturala energia-iturri gisa Espainiako penintsulako lurralde osoan hedatzeari, eta, ondorioz, gas manufakturatua ekoizteko instalazio guztiak desagertu ziren. Izan ere, 1997an gasaren fabrikazioa eten zen, eta horrek hirietan aire garbiagoa izaten lagundu zuen, askoz kutsagarriagoa zen erregaiaren kontsumoa desagerrarazi baitzuen.
Harrezkero, zuri esker berritzen eta gure historia idazten jarraitzen dugu.