Zer abantaila ditu biometanoak?

Hiri-jatorriko hondakin organikoetatik (hiri-hondakin solidoen hondakindegiak, ur-araztegiak) edo nekazaritza- eta abeltzaintza-hondakinetatik sortzen da biometanoa. Horregatik, biometanoaren ekoizpenak:

  • Ekonomia zirkularra sustatzen du, hondakinen kudeaketaren arazoari eta sortzen dituzten CO2 emisioei irtenbidea emanez;
  • Independentzia energetikoa sustatzen du, lehengaia autoktonoa delako, eta ez delako atzerritik inportatu behar;
  • Landa-eremuan enplegua sortzen eta biztanleria finkatzen laguntzen du;
  • Urtaroaren arabera biltegira daitekeen energia berriztagarri bakarra da.

Horrez gain, beste abantaila garrantzitsu bat dauka: gaur egun etengabe ekoizteko (24/7) gaitasuna duten iturri berriztagarri gutxietako bat da. Ekoizpen plantak hondakinekin elikatzen baditugu biometanoa sortuko dute, lurpean biltegiratu ahal izango da eta, adibidez, negualdean erabili ahal izango da.

Compartir