IDAEk 2030erako ezarritako “Biogaserako ibilbide-orria” delakoaren ildotik, zeinaren helburua baita biogasaren ekoizpena ia 4 aldiz handitzea, Nedgian dagoeneko gas-sarera biogasa injektatzen ari diren 7 instalazio ditugu. Elena lantegia (Cerdanyola del Vallès, Bartzelona) izan zen zabortegi batetik gas berriztagarria injektatu zuen lehena. Ekimen horren ondoren, Biogasnalia etorri zen, Burgosen; bertako hondakinak nekazaritza- eta industria-jardueretakoak dira. Lleidako Torre Santamaría etxaldea eta Vila-sanako planta elkarrekin konektatuta daude, eta abeltzaintzako hondakinetatik datorren biometanoa sarera injektatzen ari dira. Coruñan, Benseko hondakin-uren araztegiak hondakin-uretatik datorren biometanoa injektatzen du. Horiez gain, konpainiak biometanoa sarera injektatzen hasi den azken bi plantak daude: Els Hostalets de Pierolako planta, Bartzelonako hiri-hondakinetatik datorren biometanoarekin, eta Granollersko hondakin-uren araztegia, hondakin-urak eta hondakin organikoak erabiltzen dituena.


